Araban aukera asko daude mendi ibilaldiak egiteko eta running edo trail running-ean aritzeko. Ibilbide berdeak, mendiko ibilbide laburrak eta luzeak, errege bideak, parke naturalak, barrualdeko hondartzak, urtegiak… gure lurraldeak natur ingurune bikaina eskaintzen die bidaiariei.
Aukerak ezin konta ahala dira. Walking & Running Araba-Álavak zazpi ibilbide proposatzen ditu, bat Arabako eskualde edo kuadrilla bakoitzean, lurraldeko paisaia askotarikotasuna islatzeko.