Walking&Running-ek hainbat ibilbide proposatzen ditu paseatzeko zein korrika egiteko, Arabako lurraldea edo Gasteiz hiriburua bisitatzen dutenek aukera izan dezaten beren kirolik gustukoena aire zabalean egiteko.

Denek ere bazter ezin ederragoak zeharkatzen dituzte; abiaguneetara erraz hel daiteke norbere autoan zein garraio publikoan. Ezaugarri bertsuak dituzte: interesgarriak dira turistentzat, eremu babestuak dira eta paisaia eta kultura balio handiak dituzte.